Argitu aurretik herria esna izan duen Korrika Eguna kontzertu baten bueltan borobildu dute frontoian; Viafara herriko taldearekin. Herriko sortzaileen parte hartzea iragarria zegoen ibilaldi kulturala arratsalde partean, eta Korrikaren testuinguruan antolaturiko hitzorduaren amaieran eskaintzekoa zuten kontzertua.
Ibilaldia azken orduan bertan behera geratu den arren, amaierako musika emanaldiari eustea erabaki du Viafarak. Irudiotan ikus dezakezuen moduan, frontoiko iluntzeko giroa gogotik astindu du herriko taldeak.