10. Dantza Eguna

Korrika igarota, dantza batean datorkigu larunbat hau

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 9a, 10:28

Dantzara, plazara gaurkoan. Orbeldikoen eskutik 10. Dantza Egun borobila gaur Usurbilen; kalejira, herri bazkaria, tranpaldo irekia eta gauean "Hamar" ikuskizunaren estreinaldia.

Edizio ezin borobilagoa aurten. Hamargarren Dantza Eguna larunbat honetan, apirilaren 9an, Usurbilen. Kalejira batekin ekingo dio Orbeldik egunari; herrian barrena dantzan noski. Gero, Agerialdera joko dute, herri bazkaria prestatu dute. Hamarkada honetan bidelagun izan dituztenen topalekua izatea nahi dute hitzordua. Eta bazkalostean, tranpaldo irekia koreografiaren bat plazaratu nahi dutenentzat.

Eguna, "Hamar" ikuskizunarekin borobilduko dute frontoian. Halere gogoan izan, udaberria dantza batean bizitzeko gonbita luzatua digutela Orbeldiko kideek. Apirilaren 30ean 5. Dantzari Topaketa iragarri dute, dantzari txikiena astebete beranduago.

ORBELDIREN UDABERRIKO HITZORDUAK
Apirilak 9, larunbata: 10. Dantza Eguna
12:00 Dantza-kalejira Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:00 Herri bazkaria Agerialden. 
17:00 Tranpaldo irekia Agerialden.
22:30 "Hamar" ikuskizuna frontoian.
Amaitzean, Rukula taldearen kontzertua.

Apirilak 30, larunbata: 5. Dantzari Topaketa
16:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei.
17:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
19:30 Dantza-emanaldia frontoian.
23:30 Erromeria Alaiki taldearekin.

Maiatzak 7, larunbata: 3. Dantzari Txiki Eguna
10:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei.
11:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Dantza-emanaldia frontoian.
17:30 Dantza gidatuak Ttipika taldearekin frontoian.

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.