Ondoko argazkiak adibide batzuk baino ez dira. Egunotan Usurbilgo erakusleihoak nola ziren islatzen duten zenbait irudi. Hurbilagoko saltokiek ere bat egin dute larunbat honetako 10. Dantza Egunarekin, egin zezaketen modu original eta eraginkorrenean; salgai dituzten produktuak erakusteko leiho fisikoa mozorrotuta. Nola ez, ikusten duzuen moduan, dantzarien jantziekin kasu batzuetan. Besteetan, txuri, gorri eta berdedun apaingarriak zintzilikatuta.