10. Dantza Eguna

Dantza giroa herrira zabaldu du Orbeldiren kalejirak

Noaua Aldizkaria 2022ko apirilaren 9a

Dantzak hartu du plaza jada. Orbeldiko kideek eguerdia egin duten kalejirak, egun berezi honen giroa herrira zabaldu dute.

Abian da 10. Dantza Eguna. Dantzarako gogoa bizia, festarako grina badela argi utzi dute eguerdian Orbeldi Dantza Taldekoek herrian barrena egin duten kalejiran. Trikitilariek lagunduta, Mikel Laboa plazan hasi dute ibilbidea eta Kalezarko plazan egin dute geldialdia, bigarrena Artzabalen eta azkena, abiapuntuan, frontoi atzean.  Irudiok ikusita soilik argi geratu den moduan, ez dago esan beharrik geltokiotan zer egin duten; dantza gogotik!

Belaunaldi ezberdinetako herritarrak batu ditu kalejirak aurrerantz jo ahala. Guztiak aipatu moduan, jai giroan, dantzarako gogoz. Agerialdeko herri bazkaritara jo dute gero.