Gironako Jove de la Selva orkestraren bisita jaso du Usurbilek

Erredakzioa 2022ko api. 9a, 20:37

Gironako Jove de la Selva orkestrak Usurbil bisitatu du gaur Zumarte musika eskolaren gonbidapenari esker. Kalejira eder bat egin ostean, frontoian kontzertua eskaini dute soka eta haizezko instrumentuekin. Amaieran, Zumarteko kideak sartu dira bi abesti jotzera elkarrekin. Horra Txoriak Txori azken abestia.