"Hamar" herri ikuskizuna plazaratuz borobildu zuten larunbat gaua frontoian, Orbeldik apirilaren 9rako antolatua zuen Dantza Eguna. Hamarkada honetako ibilbidearen islada argia izatea nahi zuten hitzordua. Eta bereziki, ezkutuan geratzen den beste aldea erakutsi; prestaketena.
Hilabete luzez landu dute herriko dantzari, antzezle eta musikariek "Hamar" ikuskizuna. Orohar beti emaitza da, plazan erakusten dutena ikusten duguna. Baina estreinaldi eguneraino jorraturiko bidea da ezkutuan geratzen dena. Eta horixe partekatu nahi izan zuten, antolaketa lanak nolakoak diren, larunbat gauean frontoira joandakoekin.
Txalo zaparrada jaso zuten ikuskizuneko parte hartzaileek. Gogotik eta gogotsu eskaini zuten "Hamar" ikuskizuna beste 10 urtez segitzeko konpromisoa adieraziz. Modu horretan borobildu zuten 10. Dantza Eguna. Baina ez Orbeldik udaberri parterako antolatu dituen ekintzak. Adi datozen deialdiei.
ORBELDIREN UDABERRIKO HITZORDUAK
Apirilak 30, larunbata: 5. Dantzari Topaketa
16:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei.
17:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
19:30 Dantza-emanaldia frontoian.
23:30 Erromeria Alaiki taldearekin.
Maiatzak 7, larunbata: 3. Dantzari Txiki Eguna
10:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei.
11:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Dantza-emanaldia frontoian.
17:30 Dantza gidatuak Ttipika taldearekin frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.