Zumartegi, txirrindulari gaztetxoen topagune

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 11a, 09:02

Zumartegi industriagunea, txirrindulari gaztetxoen topagunean bilakatu zen igande goizean. Giro ederrean parte hartu zuten bertan antolaturiko txapelketan.

Zumartegi industriagunea txirrindulari gaztetxoen topalekuan bilakatu zen igande goizean. Gaztetxoak lehiatu ziren, hiru mailatan: benjaminak, alebinak eta infantilak hain zuzen.

Proba Donostialdea Bizikletan gaztetxoei zuzenduriko txirrindulari eskolak antolatu zuen. Eskola honek Astigarraga, Donostia, Lasarte-Oria, Hernani eta Usurbilgo gaztetxoak biltzen ditu. Tartean aipatu moduan herritarrak. Apirilaren 10eko hitzorduan ere usurbildarrok parte hartu zuten: batetik, infantil mailan, Oihan Herrerak, Adur Soroak, Imanol Limiak eta Anje Larburuk. Alebinetan, Eñaut Soroak eta Haritz Herrerak.