Rukula herriko musika taldeak borobildu zuen erritmo biziz, larunbateko 10. Dantza Eguna. Plaza ondoan, Irazu kalea Askatasuna plazarekin lotzen duen pasabidean eskainitako emanaldia ordea berezia izan zen. Gutxitan ikus dezakegun uztartze baten lekuko izan baikinen. Abestietako batean, Orbeldiko kideak dantzan aritu ziren, taldeko kideen bueltan.
Ikusgarria eta txalotua izan zen.