2022-23 ikasturtea

Haur Eskola eta Lanbide Eskola, matrikulazio kanpainari begira

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 13a, 09:48

2022-23 ikasturtera begirako matrikulazio epea zabalduko dute laster Haur Eskolak eta Lanbide Eskolak. Lerrootan dituzue xehetasunak. 

Haur Eskola
Apirilaren 28tik maiatzaren 11ra bideratuko du 2022-23 ikasturtera begirako matrikulazioa Kalezarren kokaturiko Haur Eskolak. Gogoan izan, 0-3 urte arteko Haur hezkuntza eskaintzen dute. Deialdia beraz, 2020, 2021 eta 2022 urteetan jaiotako haurrei zuzendurikoa da. Informazio gehiago eta hitzordua eskatzeko bideoak dituzue: haureskola@udarregi.eus helbidea edo 943 374 061 telefono zenbakia (8:30-12:00 artean).

Haur Eskolak NOAUA! bidez zabaldu duen oharra segidan. "Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu".

Izen emate epea ireki bezperatan, ate irekien eguna antolatu dute eskola eta proiektua ezagutzeko; apirilaren 27an, arratsaldeko 17:00etan euskarazko saioa eta ordubete beranduago gaztelaniazkoa. Biak ala biak Kalezarko eraikinean bertan; Ugarte, 9 helbidean.

Lanbide Eskola
Aurrematrikulazio epea maiatzaren 9tik 27ra bideratuko du Zubietan kokaturiko ikastetxeak. Hilabete hasierarako finkatu ditu eskolako azpiegiturak nahiz bertako hezkuntza proiektua bera ezagutzeko ate irekien jardunaldiak. Hitzordua aurrez eskatu beharra dago, 943 364 600 telefono zenbakira deituta edo adkomunikazioa@lhusurbil.eus helbidera idatzita. Hemen hitzorduon berri:
-Maiatzak 4: 16:00-17:30 artean erdi mailako zikloen aurkezpena/ goi mailakoena 17:30-19:00 artean.
-Maiatzak 7: 10:00-11:30 artean erdi mailako zikloen aurkezpena/ goi mailakoena 11:30-13:00 artean.

Aipatu moduan, ate irekien jardunaldiok maiatzaren 9tik 27ra bideratuko duen aurrematrikulazio epearen irekieraren testuinguruan antolatu ditu Lanbide Eskolak. Gogoan izan ziklo hauek eskaintzen ditu Lanbide Eskolak: energia eta ura; administrazioa eta kudeaketa; instalazioa eta mantenua; elektrizitatea; fabrikazio mekanikoa. Aurrematrikulaziorako hitzordua ere 943 364 600 telefono zenbakira deituta eskatu behar da. Informazio gehiago lhusurbil.eus atarian.