Jai egunak udal zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2022ko apirilaren 13a

Ate joka ditugun jai egunetara egokituko dituzte udal zerbitzuen ordutegiak.

Ate joka ditugunak askorentzat jai egunak izango dira honako hauek. Baita udal zerbitzu hainbatentzat ere:

Sutegi udal liburutegia
Apirilaren 14tik 18ra itxita egongo da. Baita apirilaren 23an, larunbatez ere. Gainerakoan, datorren astean, apirilaren 19tik 22ra ohiko ordutegian zabalduko dute, 10:00-13:00 artean eta 16:00-19:30 artean.

Oiardo Kiroldegia
Kirol instalakuntzak datozen jai egunotako ordutegira egokituko dira. Apirilaren 14ean, 15ean, 17an eta 18an, goizez irekiko dute soilik Oiardo Kiroldegia, 9:00-13:30 artean. Apirilaren 16an, larunbatean beraz, ohiko ordutegian; 9:00etan hasi eta iluntzeko 21:30ak arte.

KzGunea
Sutegi udal liburutegiaren antzera, itxita egongo da Usurbilgo KzGunea apirilaren 14tik 18ra. Gainerako egunetan, ohi bezala, astelehenetik ostiralera zabalduko dute. Apirila amaitu arte, goizez, 9:00-13:00 artean.