Beterri-Buruntza eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzaileko ekosistema territorial bat sortzen diharduten Beterri Saretuz ekimenak topaketa antolatu zuen otsailaren 17an Sutegin. Sarearen aurtengo helburu eta ekintzak aurkeztu zituzten. “Interkooperazio praktikak martxan jarri nahi ditugu eta ekintzarako unea da!”, adierazi zuten. “Parte hartzean oinarritutako enpresa ekosistema baterantz joateko urrats gehiago emango ditugu aurten”, hala iragarri zuen Beterri Saretuz-ek.
Hitzordu hartatik jarri dute martxan, “formatu, ikasi eta partekatu” lan ildoa. "Otsailaren 17ko topaketan zehaztu genituen gure intereseko gaiak zeintzuk ziren, eta 6 aukera ezberdin sortu ditugu". Esperientzien trukea sustatzea helburu duten sei jardunaldi antolatu dituzte apirilaren 27tik ekainaren 1era, asteazkenero, 11:00-13:00 artean. "Saio guztiak gidatuak/dinamizatuak izango dira", ohartarazi dute. Hitzorduotarako izen ematea zabalik dago.
ESPERIENTZIA TRUKEAK
Apirilak 27, asteazkena
11:00-13:00 Antolaketa ereduak.
Zehaztasunak: "Nola antolatzen gara gure erakundeetan? Zein erreferentzia erabili ditugu gure eredua sortzeko? Lidergo pertsonaletik taldearen lidergora, taldeka antolatzearen aukerak eta zailtasunak".
Maiatzak 4, asteazkena
11:00-13:00 Bazkidetza prozesuak.
Zehaztasunak: "Zein bazkidetza prozesu eta irizpide ezberdin ditugu gure enpresetako ereduen artean? Zeintzuk dira gure zailtasunak bazkidetza prozesuetan? Nola egiten dute eskualdeko gainerako enpresek?".
Maiatzak 11, asteazkena
11:00-13:00 Inklusioa.
Gonbidatuak: Zabalduz eta Sutargi.
Zehaztasunak: "Gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen inklusioa nola landu genezake gure enpresetan? Nola lantzen ari dira gure eskualdeko enpresa batzuk?".
Maiatzak 18, asteazkena
11:00-13:00 Digitalizazioa industria enpresetan.
Zehaztasunak: "Zer esan nahi du digitalizazioak gure enpresa bakoitzean? Zer daukagu martxan eta zein erronka dauzkagu bakoitzaren jarduera digitalizatzeko?".
Maiatzak 25, asteazkena
11:00-13:00 Ingurumena.
Gonbidatuak: Islada aholkularitza.
Zehaztasunak: "Nola hobetu ingurumen irizpideak gure enpresetan? Zein ingurumen irizpide ditugu gure enpresetan? Nahikoak al dira? Gehiago behar al ditugu?".
Ekainak 1, asteazkena
11:00-13:00 Beterri Saretuzeko Emakumeen Foroa.
Gonbidatuak: Harago aholkularitza.
Zehaztasunak: "Sareko emakumeen lehen foroa: esperientziak entzun, partekatu, beharrak identifikatu eta aurrera begirako erronkak landuko ditugu elkarrekin".
Izen ematea: Beterri Saretuz.
Antolatzailea: Beterri Saretuz.