Koronabirusa

Intzidentzia 374,23tik 292,87ra murriztu da astebetean

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 19a, 12:31

Musukoaren erabilera derrigortua eremu itxi gehienetan ere etetekotan diren honetan, covid19-aren hedapenari buruzko azken astebeteko datuak kaleratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Usurbili dagokionean, beherantz segitzen du 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak. Apirilaren 11n 374,23koa zen, 292,87ra murriztu da azken 24 orduotan. 

Kontuan izan, egun zailagoa dela zehaztasunez kasu berriak ezagutzea, isolamenduak eta probak ez direlako garai batean bezain zorrotz egiten. Kasu positiboei ez zaie garai bateko jarraipen zehatza egiten. Xehetasun hau aintzakotzat hartuta halere, azken 8 egunotan 12 koronabirus kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak udalerri honetan. 

Osasun Sailak plazaraturiko datuen arabera beraz, apirila hasi zenez geroztik, hilaren 18ra arte, 22 covid19 kasu detektatu dituzte Usurbilen. Aurreko hilabeteetan baino nabarmen gutxiago; martxoan gutxienez 84 kasu zenbatu zituen Osasun Sailak. 113 izan ziren otsailean, 681 urtarrilean.  

Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.

400etik beherako intzidentzia Buruntzaldean
Intzidentzia beherantz baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 323,42koa (327,18an apirilaren 11n) da intzidentzia egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 47 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldeko udalerriek ere 400etik beherako intzidentzia dute:
-Andoain: 208,53 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 20 kasu). 
-Astigarraga: 269,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,19. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Hernani: 179,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Lasarte-Oria: 352,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 35 kasu).
-Urnieta: 145,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 292,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,69. Azken 7 egunetan 12 kasu).  

297,13ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan koxkatxo bat gora egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean;  293,37tik 297,13ra. Gorakada baita kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.226 kasu berri zenbatu dituzte (1.074 apirilaren 4tik 10era). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (52), 7 ditu laranjan, 1 horian eta 28 berdean (gehienak 0,0ko intzidentziarekin).

Azken 24 orduotan 346 kasu eta azken aste osoan 3.202 kasu (3.353 apirilaren 4tik 10era) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 1.980, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %14,4koa da (%13,9koa apirilaren 11n). 299,79tik 304,08ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 10etik 14ra gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Nabarmen igo da ospitaleratu kopurua; 203tik 301era. Azken astean 17 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.9koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19