Datozen ikastaroetan izena emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 20a, 09:21

Datozen asteei begira momentuz, biodantzan nahiz KzGuneko ikastaroetan izena emateko aukera dago.

Biodantza
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak biodantza ikastaroa eskaintzen segiko du hurrengo asteotan. Baina izena emateko epea zabaldu dute. 15 lagunentzako lekua egongo da gehienez jota, Udaletik ohartarazi dutenez. Ikastaroko saioak astearteetan izaten dira, 15:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegian. Eider Zuriarrainek euskaraz gidatzen duen doako ikastaroa emakumeei zuzendua dago. “Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada, non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren”. Ikastaroan izena emateko 943 377 110 telefono zenbakira deitu daiteke edota parekidetasuna1@usurbil.eus helbidera idatzi.

KzGunea
Ikastaro eskaintza zabala iragarri du maiatzerako Usurbilgo KzGuneak; aurrez aurreko saioak, bideokonferentzia bidezkoak eta baita urrunekoak ere. Kale Nagusia 37an kokatua dago KzGunearen egoitza. Bestela, kzgunea.eus atarian, 943 023 684 telefono zenbakira deituta edo tutor.usurbil@kzgunea.net helbidera idatzita jaso daiteke informazio gehiago. Apirilean goizez zabalduko dute, 9:00-13:00 artean. Maiatzean arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Hemen datozen aurrez aurreko ikastaroen berri:
Maiatzak 2-4, 16:00-18:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
Maiatzak 5-18, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
Maiatzak 19-25, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Maiatzak 26-27, 16:00-18:00 "Online izapideak Osakidetzarekin".
Maiatzak 30-31, 16:00-18:00 "Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin".