Ostiral goiz honetan Oiardo Kiroldegi atarian atera duten talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Poztasuna nagusi egileek bidalitako irudian. Usurbil Kirol Elkarteko kideak dituzue; jokalariak, entrenatzaileak, lagun eta senideak. Guztiak Herrialde Katalanetara bidean jada.
Bigarren urtez segidan, martxoa amaieran Zarautzen ospaturiko Euskadiko Txapelketan Espainiakoa jokatzeko sailkatu baitziren Usurbil K.E.-ko jubenil mutilen taldekoak.
Usurbildarrak D multzoan lehiatuko dira, hiru taldeokin: Club Balonmano Mislata, Moncayo-Casablanca eta Barça. Hiru norgehiagoka jokatuko dituzte Sant Joan Despíko kirol instalakuntzetan, Bartzelonan, eta partida hauek zuzenean ikusteko aukera izango da. Streaming bidez eskainiko dituzte neurketak. Lehenengoa, ostiral honetan bertan, apirilaren 22an. Usurbildarrek etxeko taldea, Barça izango dute aurkaria, arratsaldeko 19:30etan hasiko den partidan. Aipatu moduan, streaming bidez zuzenean eskainiko dute aurrez aurrekoa. Albiste honi atxikitako bideoan klikatu besterik ez duzue, une bakoitzean gertatzen dena bizitzeko.
Usurbildarrak lehian ikusteko, nahiz neurketa hauei buruzko nondik norakoen berri jasotzeko (erdaraz), Espainiako Eskubaloi Federazioaren esteka honetan klikatu behar duzue: Bartzelonako sektorea
Espainiako eskubaloi txapelketa, jubenil mutilak
2. Fasea-D multzoa
Tokia: Ciutat Esportiva Joan Gamper Pista Handbol, Sant Joan Despí. Bartzelona
Apirilak 22, ostirala
17:30 Club Balonmano Mislata - Moncayo-Casablanca
19:30 Barça - Saizar Usurbil K.E.
Apirilak 23, larunbata
16:30 Barça - Moncayo-Casablanca
18:30 Club Balonmano Mislata - Saizar Usurbil K.E.
Apirilak 24, igandea
10:00 Saizar Usurbil K.E. - Moncayo-Casablanca
12:00 Barça - Club Balonmano Mislata