Apirilaren 9tik 14ra autonomia erkidegoetako selekzioak lehian jarri zituen Espainiako eskubaloi txapelketa jokatu zen Murtzian. 100 talde eta 2.000 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen hitzorduak, 15 kirol instalakuntzetan. Tartean ziren, Hego Euskal Herriko bi selekzioak ere; Nafarroakoa eta Euskadikoa. Jubenil nesken mailako taldeak zilarrezko domina eskuratu zuen, txapeldunorde amaitu zuen Cartagenan jokaturiko hitzordua. Talde garaile honetan hiru herritar zeuden; jokalarien artean, Udane Makazaga Estella. Taldeko bi hautatzaileak ere usurbildarrak ditugu; Mikel Alzaga Martinez eta Xabat Beloki Segurola. Zorionak!
"Sinestezinak txapelketaren hasieratik amaierara, harro egoteko moduko eskubaloi maila erakutsiz. Espainiako txapeldunordeak. Eskerrik asko gozarazi diguzuen guztiagatik!", adierazi die Euskal Eskubaloi Federazioak sare sozialen bidez. Hemen Murtziara joandako usurbildarrek helarazitako argazkiak. Segidan datorren irudian, selekzioko hiru kide usurbildarrak: