Orbeldik dantzari heldu nahiz gaztetxoen topaketetarako gonbidatuak prest

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 22a, 12:18

10. Dantza Egunaren ondotik, dantzari heldu eta gaztetxoen topaketa egunak iragarri ditu Orbeldik apirilaren 30erako eta maiatzaren 7rako.

Hamarkada honetako ibilbideari gorazarre egin zion apirilaren 9ko 10. Dantza Egun borobilaren ondotik, gogoan izan, beste bi hitzordu antolatuak ditu Orbeldik hurrengo hamabostaldirako; dantzari gaztetxo zein helduen topaketak. Usurbilen bilduko diren gonbidatuen zerrenda zehaztu dute herriko dantza taldekoek. Apirilaren 30ean ospatuko den bosgarren dantza talde helduen topaketarako, hiru herrietatik etorriko zaizkigu bisitariak gure artera; Beasaingo Aurtzaka, Igorreko Arantzarte eta Iruñeako Ordatzar. Harrera egin ostean, usurbildarrekin batera, kalejira eta dantza saioa eskainiko dute hurrengo larunbat arratsaldean. Gauean erromeria Alaiki taldekoekin.

Astebete beranduago, maiatzaren 7an, dantzari gaztetxoen hirugarren topaketa Usurbilen. Kasu honetan Gipuzkoako lau herrietako dantza taldeak gonbidatu ditu Orbeldik: Hernaniko Ttarla, Zarauzko Jalgi, Urnietako Egape eta Oiartzungo Haurtzaro taldeetako kideak. Helduekin egingo duten bezala, harrera, kalejira eta emanaldi bateratua eskainiko dute usurbildarrekin bi aste barru. Eguna, Ttipika dantza taldekoek giroturiko erromeriak borobilduko du. 

ORBELDIREN UDABERRIKO EKINTZAK
Apirilak 30, larunbata: 5. Dantzari Topaketa
16:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei: Beasaingo Aurtzaka, Igorreko Arantzarte eta Iruñeako Ordatzar.
17:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
19:30 Dantza-emanaldia frontoian.
23:30 Erromeria Alaiki taldearekin.

Maiatzak 7, larunbata: 3. Dantzari Txiki Eguna
10:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei: Hernaniko Ttarla, Zarauzko Jalgi, Urnietako Egape eta Oiartzungo Haurtzaro.
11:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Dantza-emanaldia frontoian.
17:30 Dantza gidatuak Ttipika taldearekin frontoian.

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.