Gidari bat atxilotu dute droga-trafikoa egotzita

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 22a, 13:15

Artxiboko irudia.

Ertzaintzak auto-gidari bat atxilotu zuen ostegunean N-634 errepidean, droga-trafikoa leporatuta.

Droga-trafikoa leporatuta auto-gidari bat atxilotu du Ertzaintzak ostegun arratsalde honetan, N-634 errepidean. Arratsaldeko 20:00ak aldera jazo zen atxiloketa, Ertzaintzak ohar bidez azaldu duenez. "Ertzaintzako patruila batek auto bat geldiarazi zuen N-634 errepidean, Usurbilen, arau-hauste bat egin ondoren".

Antza, autoa, gidaria eta bidaiarietako baten gauzak miatzen hasi eta "hamabi estasi pastilla, hiru haxix-zati eta kokaina poltsatxo bat aurkitu zituzten. Miaketan 1.450 euro ere aurkitu zituzten, ustez droga-salmentakoak, bai eta banakako dosiak prestatzeko film paperaren bi biribilki ere". 

Atxilotua "polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko". Ostiral honetan Donostiako Guardiako Epiategiaren esku jartzekoak ziren.