Garazi Navasek kontzertua eskaini du Sutegin

Erredakzioa 2022ko apirilaren 24a

2021eko Laboaren Uztaila emanaldi sortan parte hartzekoa zen Garazi Navas, baina Covid-a medio kontzertua atzeratu behar izan zuten, eta gaur eskaini du uztailean eskaintzekoa zen kontzertua. Akordeoilari gazteak abangoardia eta tradizioaren arteko harremanak lantzen dituen pieza sorta ekarri du Sutegira.