Koronabirusa

292,87tik 276,60ra murriztu da intzidentzia azken astean

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 25a, 13:16

Koronabirusaren intzidentzia murrizten doa Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera; 292,87tik 276,60ra gutxitu da azken astean. 6 covid19 kasu berri hauteman dituzte udalerri honetan.

Gipuzkoan esaterako gorantz egin duen arren, koronabirusaren intzidentziak beheranzko bidean segitzen du Usurbilen. Azken astean, 292,87tik 276,60ra gutxitu da. 6 kasu berri hauteman dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, orain astelehenero egiten duen moduan, gaur (apirilak 25) kaleratu dituen azken datuen arabera.

Gogoan izan, batetik; azken astean izan dugun aldaketa nabarmena; musukoa eremu itxi gehienetan erabiltzea ez da derrigorrezkoa jada. Bestetik, koronabirus kasuen jarraipena ez da garai batean bezain zorrotza; honenbestez, kasu guztiak ez dira zenbatzen.

Osasun Sailak plazaraturiko datuen arabera halere, apirila hasi zenez geroztik, hilaren 24ra arte, 28 covid19 kasu detektatu dituzte Usurbilen. Aurreko hilabeteetan baino nabarmen gutxiago; martxoan gutxienez 84 kasu zenbatu zituen Osasun Sailak. 113 izan ziren otsailean, 681 urtarrilean.  

Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.

Intzidentzia beherantz Buruntzaldean
Intzidentzia beherantz baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 349,74koa (323,42an apirilaren 18an) da intzidentzia egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 51 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldeko udalerriek ere 400etik beherako intzidentzia dute:
-Andoain: 410,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,85. Azken 7 egunetan 43 kasu). 
-Astigarraga: 269,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,06. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Hernani: 170,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Lasarte-Oria: 388,72 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,10. Azken 7 egunetan 44 kasu).
-Urnieta: 162,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,11. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Usurbil: 276,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,89. Azken 7 egunetan 6 kasu).  

341,22ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan berriz ere gorantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 297,13tik 341,22ra. Gorakada baita kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.334 kasu berri zenbatu dituzte (1.226 apirilaren 11tik 18ra). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (61, aurreko astean baino 9 gehiago), 7 ditu laranjan, 1 horian eta 19 berdean (gehienak 0,0ko intzidentziarekin).

Azken 24 orduotan 365 kasu eta azken aste osoan 4.343 kasu (3.202 apirilaren 11tik 18ra) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 2.482 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %14,3koa da (%14,4koa apirilaren 18an). 304,08tik 358,29ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 14tik 12ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Aurreko astean nabarmen gorantz egin ostean (203tik 301era) gutxitu egin da berriz ospitaleratu kopurua; 301etik 264ra. Azken astean 25 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 8 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 6.629 (+56) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.19koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19