2021eko eta 2022ko aurrekontuak hizpide izango dituen udalbatzarra ostegunean

Noaua Aldizkaria 2022ko apirilaren 25a

Iazko eta aurtengo udal aurrekontuak hizpide izango dituen osoko bilkuran batuko dira udal ordezkariak ostegunean, apirilaren 28an.

Apirileko azken ostegunarekin batera, ohiko udalbatzarra udaletxean, hilaren 28an oraingoan. Usurbilgo Udalak gai-zerrenda helarazi berri du. Diru kontuak izango dituzte hizpide nagusien artean.

UDALBATZARRA
Eguna: apirilak 28, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1-2022ko martxoaren 17ko bilkurako aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko martxoaren 28tik apirilaren 22ra (2022/354-2022/438).
3-2021eko Aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
4-2022ko Aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
5-Galdera eta eskaerak.