5. Dantzari Topaketa

Beasain, Igorre eta Iruñeako dantzariak, Orbeldik larunbaterako antolaturiko topaketan

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 26a, 09:54

2019an ospatu zen azkenekoz, Dantzari Topaketa.

Gipuzkoa eta Nafarroako dantzariak bisitan izango ditugu larunbaterako Orbeldik antolaturiko 5. Dantzari Topaketan. Hiru urteko etenaldiaren ostean bueltan dator hitzordua, maiatzaren 7an ospatuko den Dantzari Txiki Egunarekin batera.

Covid19-ak aurreko bi urteotan ospatzea eragotzi ostean, Orbeldiren eskutik bueltan datoz, dantzari helduen eta txikien topaketa egunak. Helduena lehenbizi larunbat honetan, apirilaren 30ean. Beasain, Igorre eta Iruñeako dantza taldeak izango ditugu gure artean, usurbildarrekin batera. Harrera, kalejira eta emanaldi bateratua iragarri dituzte. Eguna borobiltzeko, Alaiki taldearekin erromeria gaua.

ORBELDIREN UDABERRIKO EKINTZAK
Apirilak 30, larunbata: 5. Dantzari Topaketa
16:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei: Beasaingo Aurtzaka, Igorreko Arantzarte eta Iruñeako Ordatzar.
17:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
19:30 Dantza-emanaldia frontoian.
23:30 Erromeria Alaiki taldearekin.

Maiatzak 7, larunbata: 3. Dantzari Txiki Eguna
10:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei: Hernaniko Ttarla, Zarauzko Jalgi, Urnietako Egape eta Oiartzungo Haurtzaro.
11:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Dantza-emanaldia frontoian.
17:30 Dantza gidatuak Ttipika taldearekin frontoian.

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.