"Maiatza liburu artean"

Oparo dator maiatza Sutegi udal liburutegira

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 26a, 08:10

Ana Merinoren solasaldia, Usurbilgo Sexu Aholkularitza guneko arduradun Elena Jimenezen eskutik "Ipuinak sexu heziketaz blai" tailerra eta Joseba Sarrionandiaren bisita iragarri ditu Sutegi udal liburutegiak maiatzerako.

Lau hitzorduek girotuko dute maiatza Sutegi udal liburutegian. Honako hauek:

"MAIATZA LIBURU ARTEAN SUTEGI LIBURUTEGIAN"
Maiatzak 4, asteazkena
19:00 Gaztelerazko solasaldia. "Irakurgaia? Sorpresa! Zatoz, entzun eta gozatu Ana Merinok irakurriko dizkigun ipuinak, eta nahi izanez gero, solasaldian parte hartu!".

Maiatzak 17/24, astearteak
18:00 "Ipuinak sexu heziketaz blai: 2-7 urte bitarteko haurren guraso edota laguntzaileentzat sexu-heziketa tailerra, Elena Jimenez sexologoaren eta Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneko arduradunarekin.
Oharra: haurren zaintza zerbitzua eskainiko da.
Izen ematea: liburutegian.

Maiatzak 25, asteazkena
19:00 Hitzaldi-solasaldia Joseba Sarrionandiarekin, bere "Habanako Gaukariak" bildumaren inguruan. 
Zehaztasunak: ""Habanako gaukariak" pieza soltez osaturiko hiru liburu dira, gai ugariri buruzko egilearen pentsamenduak, hausnarketak, pasarteak... jaso, eta gai andana biltzen dituztenak:  Hizkuntza (euskara), literatura, (geo)politika, nazioa, Euskal Herria, Kuba/Habana, historia, kolonialismoa, oroimena... Aitzakia ederra egilearekin solasaldia egiteko".
Oharra: liburuak eskuragarri daude liburutegian.
Izen ematea: usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.