Euskarazko sorkuntza sustatzeko Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan hamaika ipuin, antzezlan eta film labur ekoitzi ziren iaz. Euskal artistek Euskal Herriko herri ezberdinetan egindako egonaldietan euskaraz sortutako proiektu guztiak plazaratzen ari dira herriz herri azken hilabeteotan.
Usurbilen iazko udan egonaldia egin zuen Itxaro Borda idazle baionarrak otsailean aurkeztu zigun bere "Gauak zuri Usurbilen". Hilabete berean, "Sexberdinak" antzezlanaz gozatzeko akera izan genuen, AItziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreekin.
Larunbat honetan dolua hizpide izango duen "Eresia: Lurra arin bekizu, ama" antzezlana ezagutzeko aukera izango dugu.
"Eresia: Lurra arin bekizu, ama" antzezlana
Eguna: apirilak 30, larunbata.
Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: euskarazko sorkuntza bultzatzeko iaz Usurbilgo udalerria kide duen Udalbiltzak bideraturiko "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan ekoitzitako antzezlana. "Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna? Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz".
Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga.
Antzezleak: Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga.
Izen ematea: 5 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Udalbiltza eta Usurbilgo Udala.