Urbilek lankidetza-hitzarmena sinatu du Gehitu elkartearekin

Erredakzioa 2022ko api. 26a, 16:25

Urbilek eta Euskadiko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen elkarte den Gehituk urtebeterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute.  Ekimen honen bidez, duintasunerako, berdintasunerako eta pertsona guztien orientazio sexuala eta afektiboa askatasunez garatzeko oinarrizko eskubideak babesteko aurrerapausoa eman dute, Nazio Batuen 17 GJH-etan oinarritutako jasangarritasun-planaren baitan.

Urtean zehar garatuko diren lankidetza- eta ikusgarritasun-kanpainez hitz egin dute sinaduran Leyre Lobato, Urbil merkataritza-guneko gerenteak, eta Jokin Esnaola, Gehituko Koordinatzaileak. Horien artean, aipagarria da Urbilek Gehituri emango dion babesa 2022ko 23. Sebastiane saria ematean Donostiako Zinemaldian, saria irabazi duen pelikularen koktela babestuz. 2000 urtetik, urtero irailean ematen den sari zinematografikoa da San Sebastiane. Zinemaldiaren 70.edizioan lesbiana, gay, transexual eta bisexualen balioak eta errealitatea hobekien islatzen dituen proiektatuko film edo dokumentalari eskainiko zaiona.

 

Urbileko arduradunak oso pozik agertu dira hitzarmenarekin: “Oso pozik gaude Gehiturekin lankidetzan aritzeagatik. Aukera paregabea iruditzen zaigu familien aniztasuna normalizatzeko eta berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta LGBTIQ+ kolektiboko pertsonen duintasunari babesa emateko”, adierazi du Leyre Lobatok.