Maiatzaren 2an

Odola emateko hitzordua aurrez eskatu

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 27a, 10:20

Maiatzaren 2an izango da hurrengo odol ematea. Estreinakoz emaile izan nahi duenak aurrez eskatu beharko du hitzordua.

Badator odola emateko hitzordu berria. Bi hilean behin izaten da, lehen astelehenetan. Datorrena, maiatzaren 2an egokituko da. Covid19ak eragindako osasun krisialdian murgildu ginenetik egiten duten moduan, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Prebentzio neurri moduan, garai batean baino ordu tarte zabalagoan, 16:30-20:30 artean.

Gogoan izan, jada odola ematen dutenei hitzordua aurrez finkatuko zaie. Baina estreinakoz emaile izan nahi dutenek bai, hitzordua aurrez eskatu beharko dute 943 007 884 telefono zenbakira deituta. 

Odola emateko bete beharreko baldintzak
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.