Ongizate emozionala eta bihotz zein biriken suspertzea hizpide duten ikastaroak, DYA-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 28a, 08:04

Maiatzetik ekainera bitarte ongizate emozionala hizpide eta lanketarako gai duten hitzaldien zikloa antolatu du Gipuzkoako DYA-k Munalurra 26an duen egoitzan. Maiatzaren 14an, "bihotz biriken suspertzea eta kanpoko desfibrilagailu erdi-automatikoa" ikastaroa.

Osasun fisiko nahiz emozionala lantzeko, eremuotako ezagutzan sakontzeko eta bizi-kalitate hobea izateko ikastaro zikloa antolatu du GIpuzkoako DYA-k Usurbilen. Batetik, ongizate emozionalari lotutako hitzaldi zikloa maiatzaren 3tik ekainaren 14ra, Munalurra 26an duen egoitzan. Emozioak, antsietatea, depresioa hizpide izango dituzte saiook eta osasun psikologiko zein bizitza emozional osasuntsua izateko aholkuak ere eskainiko dituzte. "Jarduera hauek dinamikoak izango dira eta partaide guztiek beren zalantzak elkarbanatu ahalko dituzte, baita beren esperientziez hitz egin" ere. Hitzaldi zikloa doakoa izango da, eta saio solteetara ere joan ahalko da soilik, aurrez jakinarazita.

Bestalde, bihotz zein biriken suspertzea eta desfibrilagailua erdi-automatikoari buruzko ikastaroa ere antolatu du Gipuzkoako DYA-k. 

HITZALDI ZIKLOA: ONGIZATE EMOZIONALA
Epea: maiatzak 3-ekainak 14.
Ordutegia: 16:00-19:00.
Lekua: DYA-k Munalurra 26an duen egoitza.
Prezioa: doan.
Egitaraua:
-Maiatzak 3: "Emozioak: zer diren eta krisi batetik eratorritako aldaketa psikologikoak".
-Maiatzak 17: "Antsietateari aurre egiteko gakoak".
-Maiatzak 31: "Depresioa eta gizartetik bakartzea".
-Ekainak 14: "Osasun psikologikoa eta bizitza emozional osasuntsua eramateko aholkuak".
Oharrak:
-Saio solteetara joan daiteke, aurrez jakinarazita.
-Jarduera dinamikoak izango dira, zalantzak eta esperientziak partekatu ahalko dira.
Izen ematea: ongizate emozionala

BIHOTZ BIRIKEN SUSPERTZEA ETA DESFIBRILAGAILUA
Eguna: maiatzak 14, larunbata.
Ordutegia: 9:00-13:00/14:30-18:30.
Tokia: DYA-k Munalurra 26an duen egoitza.
Zehaztasunak: interesa duen edonori zuzendutako ikastaro teorikoa eta praktikoa. 
Oharrak:
-Talde mugatua.
Izen ematea: bihotz biriken suspertzea

Informazio gehiago: dyagipuzkoa.com
Antolatzailea: DYA Gipuzkoa.