Bai deialdia baita deialdi hau arautuko duten oinarriak ere. Xehetasunak ostegun honetako, apirilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dituzue. Deialdi honen helburua, "karrerako funtzionarioa izendatzea izango da". Usurbilgo Udalaren esanetan, "azken legealdian hainbat kirol teknikari izan dira udalean. Martxoa amaieran Lanbiderekin egindako prozesuaren bidez kontratatu du azkena, lanpostu hori karrerako funtzionario batekin bete arte".
Lan deialdi honetara aurkezten direnei besteak beste, "Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua edo baliokidea izatea edo baliokidea edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana" eskatuko zaie. Eskabideak, aurkezteko 20 eguneko epea izango dute interesdunek, "Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik" zenbatzen hasita, usurbil.eus atarian edo udal erregistroan.
"Hautaketa-prozedura hori praktikaldiarekin osatuko da", dio Usurbilgo Udalaren iragarkiak. "Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak" Udalak osatuko dituen bi lan-poltsetan sartuko dira. "Lehenengoa, lehentasunezkoa, hautaketa prozesua gainditu (oposaketa eta merituak) eta 4. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu dutenek osatuko dute. Bigarrena, hautaketako oposizio prozesua gainditu eta 3. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatzen dutenek. Udalak lanpostu horretan edo antzeko funtzioak dituzten lanpostuetan sortzen diren aldi baterako beharrak asetzeko erabili ahal izango ditu, baita beste toki entitateek ere".
Hautaturiko udal langileak zereginok izango ditu: "Oiardo kirol patronatuko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratu, bertara atxikiturik dauden giza eta material baliabideak –azpikontrataturiko enpresak, kirol atxikimenduak, etab.– antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz eta zehazturiko politikak jarraituz.