Herri dantzaria dugu Usurbil, apiriaren 9ko Dantza Egunean argi geratu zen moduan. Hamargarren edizio honetan ordea, Orbeldik ospakizunak egun bakarrean bildu beharrean udaberri osorako ekitaldi zikloa antolatu du. Kalejira, tranpaldo ireki arrakastatsua eta "Hamar" herri ikuskizunaren estreinaldi txalotua hilabete hasierarako, eta datozen bi larunbat hauetarako, osasun krisialdi aurretik antolatzen zituzten beste bi hitzordu: 5. Dantzari Topaketa larunbat honetarako, apirilak 30. Eta 3. Dantzari Txiki Eguna maiatzaren 7an.
Larunbat honetako helduen topaketari dagokionez, Hego Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzari taldeak bilduko ditu Orbeldik Usurbilen; Beasain, Igorre eta Iruñeakoak hain zuzen. Usurbilgoekin batera, kalejira eta emanaldia eskainiko dituzte. Gauean, erromeria Alaiki taldekoekin.
ORBELDIREN UDABERRIKO EKINTZAK
Apirilak 30, larunbata: 5. Dantzari Topaketa
16:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei: Beasaingo Aurtzaka, Igorreko Arantzarte eta Iruñeako Ordatzar.
17:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
19:30 Dantza-emanaldia frontoian.
23:30 Erromeria Alaiki taldearekin.
Maiatzak 7, larunbata: 3. Dantzari Txiki Eguna
10:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei: Hernaniko Ttarla, Zarauzko Jalgi, Urnietako Egape eta Oiartzungo Haurtzaro.
11:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Dantza-emanaldia frontoian.
17:30 Dantza gidatuak Ttipika taldearekin frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.