Ikasturte amaierara hurbiltzen goaz pixkanaka eta harekin baita denboraldi bukaerara ere, bai behintzat herriko kirol taldeen kasuan. Tartean noski, Usurbil F.T.-renean. Musika eta proiekzioak tartekatu dituen jai kutsuko ekitaldia ospatu dute ostiral arratsalde honetan Sutegin klubeko gaztetxoekin.
Bideo lehiaketa bat antolatua zuten. Jolasa hizpide hartuta, gehienez 3 bat minutuko bideo laburrak grabatu eta txapelketara aurkeztu zitzaketen apirilaren 8ra arte. Parte hartzaileen artean, sari banaketa ospatzeko deitu zuten apirilaren 29ko Sutegiko ekitaldia. Aurretik "Sunakali" izeneko filma proiektatu zuten. Nepalgo Mugu eskualdeko nesken futbol talde batek gainditu behar dituen oztopoei buruzkoa da ikus-entzunezkoa. Zehazkiago esanda, Muguhastatik kanpamendu nazionaleraino egiten duten bidea azaltzen du. Bertan, egindako ahaleginen ostean, neskek haien ametsak gauzatzeko aukera dute.
Futbol klubeko kideek osaturiko Ostikada eta Ezker Bolea taldeek eskainitako abestiekin ekin zioten hitzorduari.
FUTBOLA HARANEN
Apirilak 30, larunbata
9:00 Infantil neskak: -Udarregi Usurbil FT “B” -Goierri Gorri FK “B”
11:15 Infantil mutilak: -Udarregi Usurbil FT “B” -Danena
12:45 Jubenilak: Usurbil FT-Orioko FT
15:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Intxaurdi KE “A” n
17:45 Preferente mutilak: Usurbil FT-Gure Txokoa KKE