"Eresia: Lurra arin bekizu, ama" antzezlan modernoak arrakasta izan du Sutegin

Erredakzioa 2022ko mai. 1a, 11:03

"Eresia: Lurra arin bekizu, ama" antzezlanak arrakasta ederra izan du Sutegin. Hainbat herritarrek "Geuretik sortuak" egitasmoaren baitan ekoitzitako antzezlana gogotsu txalotu dute.

Amaren heriotzan oinarritutako antzezlanak kantua, dantza eta erritua barnebiltzen ditu. Heriotzaren gainean egindako hausnarketa lan sakonak utzitako ariketa lan ederra biribildu du taldeak.