Garaipen bikoitza Pagazperentzat

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 3a, 09:51

Irudia: Pagazpe.

Kirol egokituan, ezker paretan eta trinketean nagusitu da Pagazpe elkartea asteburuan.

Garaipen berri bat Pagazpekoentzat. Usurbilgo pilota elkartetik NOAUA!-ri berri eman diotenez, “astebukaeran bukatu zen Frantzian jokatu den Handia Tour txapelketa (kirol egokituan gurpildun aulkian paleta gomaz)”.

Pagazpek parte hartu eta bi garaipen erdietsi ditu. Batetik, “txapeldun geratu da ezker pareta modalitatean”. Txapeldunorde aldiz beste modalitate batean. “Trinketean berriz bigarren postuan”, Usurbilgo pilota elkartetik berri eman dutenez.

Segidan duzue aurkari izan zituztenekin batera, emaitzen sailkapena.
Ezker paretan:
1. Pagazpe
2. Baiona
3. Mindara
4. Tarbes

Trinketean:
1. Baiona
2. Pagazpe
3. Tarbes
4. Mindara