Maiatzaren 7an

Sareren Orioko mendi martxa osteko bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 4a, 09:06

"Etxerako bidean saretzen" aldarripean, herri ezberdinetatik (tartean Usurbildik) martxak antolatu ditu Sarek maiatzaren 7an Oriora. Segidan egun osoko ekitaldiak bertan; tartean, bazkaria. Txartelak erosteko azken eguna duzue gaurkoa.

"Etxerako bidean Saretzen" aldarripean mobilizazio eguna larunbatean Orion, Sarek antolatuta. Hara joateko herritarren zutabe ezberdinak abiatuko dira maiatzaren 7an goizez, Adunatik, Amasa-Villabonatik, Andoaindik, Asteasutik edota Zizurkildik. Beste zutabe bat Lasarte-Oriatik goizeko 9:15ean. 10:00etan Usurbilen izango dira eta zutabe horrekin bat egiteko aukera izango da. Hortik mendi martxa Oriora.

Orion elkartuko dira aipatu herri guztiotatik abiatutako martxak. Egun osoko egitaraua prestatu dute bertan, "Etxerako bidean Saretzen" aldarripean. Usurbilgo Sarek hitzorduotan parte hartzeko gonbita luzatu du. Besteak beste, bazkaria prestatuko dute Orion. Txartelak aurrez erosteko azken eguna duzue gaurkoa; salgai daude Txiribogan, Aitzagan eta Bentan.

Helmuga, Donostian
Antzeko ekimenak bideratuko dira Sareren eskutik asteotan Hego Euskal Herri osoan, "Etxerako bidea gertu!" aldarripean. Parte hartzeko gonbita luzatzen dute. "Egin ditzagun guztion artean 3.127.326 kilometro elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean! Eta batu gaitezen datorren urriaren 8an Donostian azken kilometroak elkarrekin egin ditzagun".

Hain zuzen azken urteotan Sarek euskal presoen auziari konponbidea galdegiteko "Izan Bidea" dinamika sustatu du. Horren baitan "ezarritako erronkak kilometroak batzea helburu izango duten mobilizazio" hau urriaren 8an Donostian emango zaie amaiera. Urriko bigarren larunbat horretan, manifestazio "koloretsua" iragarri du Sarek eta arratsalde parterako musika jaialdia Illunben, besteak beste, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays, Esne Beltza... taldeekin. Haurrentzako gunea ere izango da, jan-edana...

MENDI MARTXA ORIORA
Maiatzak 7, larunbata: “Etxerako bidean Saretzen” eguna Orion
10:00 Lasartetik etorriko den zutabearekin bat eginez, Usurbilgo plazatik mendi martxa
Oriora.
13:30 Ekitaldia.
14:00 Bazkaria. Txartelak: Txiribogan, Aitzagan eta Bentan salgai.
17:30 Kontzertua: Distopia elektrotxaranga. Jokoak, haurren txokoa…

Antolatzailea: Sare.