Txorien kantuen ezagutzan sakontzeko ibilaldia larunbatean

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 6a, 07:15

Maiatzaren 7an, gure artean ditugun txorien abestiak entzuteko eta kantuon ezagutzan sakontzeko hitzordu aproposa Anerreka ingurumen elkartearen eskutik.

Txorien kantuak entzuteko parada dugu noiznahi urte garai honetan. Baina zer dakigu hegaztion abestiez? Gai honetan sakontzeko aukera eskainiko digu Anerreka ingurumen elkarteak, larunbat goiz honetarako antolatu duen txangoan. Mikel Olano basozainaren eskutik, azalpenak entzungo dira lehenbizi Sutegin, eta gero Aranerreka ingurutik txangoa, txorien abestiak entzutera.

Ez da Anerrekak asteotarako antolatu duen hitzordu bakarra. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Txorien kantuak ezagutzeko hitzordua
Maiatzak 7, larunbata
10:00 Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia.
Gidaria: Mikel Olano basozaina. "Azken 35 urteotan GFAn basozain dabil mehatxatutako hegazti espezie ezberdinen jarraipena egiten. Aranzadi zientzia elkarteko kide da, eta hainbat lan egin eta beste zenbait argitalpenetan parte hartu du Ornitologia sailean. Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldiak gidatzen badaramatza 12 urte."
Zehaztasunak: lehenbizi, "Sutegi aretoan, hegaztiei buruzko azalpen sarrera bat emango da: zergatik kantatzen duten, noiz, non eta beste gauza mordoxka bat. Segidan, hegazti ezberdinen kantak entzuteko tartea izango da, Sutegi aretoan bertan hau ere. Ondoren, Aranerreka parkean ibilaldia egingo da, entzuten diren kanten bidez txoriak identifikatzeko saiakera bat".

Energia berriztagarriei buruzko hitzaldia
Maiatzak 18, asteazkena
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Hitzaldia: "Berriztagarriak S.A: kapitalaren ereduaren analisia eta alternatibak".
Hizlaria: Pablo Lorente.
Zehaztasunak: "Gure gizartea bizi dugun planeta eta ingurumen krisiaz jabetu da. Berotegi-efektuko gasen isurketak murriztu behar dira, edo energia fosil zein nuklearrarekiko dugun menpekotasuna amaitu. Helburu horiek lortzeko ezin dugu trantsizio energetikoa oligopolio eta multinazionalen eskuetan utzi".
Oharra: hitzaldia gaztelaniaz eskainiko da.

Antolatzailea: Anerreka ingurumen elkartea.