"Geuretik Sortuak"

"Harri minak" antzezlanaren emanaldia, bertan behera

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 6a, 08:37

Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan ondutako "Harri minak" antzezlana igandean eskaintzekoak ziren Sutegin. Bertan behera geratu dela ohartarazi du antolakuntzak.

Iganderako, maiatzak 8, "Harri minak" antzezlana programatua zegoen Sutegin. Antolakuntzak ohartarazi duenez ordea, bertan behera geratu da emanaldia.


"Harri minak" antzezlana
Konpainiak: Berritza eta Bonbon Beltz.
Egileak: Josune Gorostegui eta Dominika Recalt (Titika).
Zuzendaria: Amancay Gaztañaga.
Antzezleak: Josune Gorostegui eta Dominika Recalt (Titika).
Zehaztasunak:
Bizitzak bi zuloen artean dirau:
Zulo batetik gatoz, zulora goaz.
Bi arrakalen tartea.
Hutsuneak bete nahian igarotzen dugun tartea.
Harriko zuloa, herriko zauria.
Ekin ta ekin, tirita jarri ta jarri.
Zauria dago hor, baina… -dio orbainak.
Zuloak harriari min ematen al dio?

Antolatzaileak: Udalbiltza Partzuergoa eta Usurbilgo Udala.