Artzabal, Gipuzkoako jubilatuen arteko txapelketen jokaleku

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 6a, 08:29

Gipuzkoako eskualde ezberdinetako jubilatu elkarteetako kideak bildu dira aste honetan Artzabalen, antolatuak zituzten txapelketen finalak jokatzeko.

Artzabal Gipuzkoako jubilatu elkarteen jokalekuan bilakatu da aste honetan. Herrialde mailako pentsiodunen arteko txapelketen finalak ospatu ziren maiatzaren 4an, Gure Pakea bilguneak duen egoitzan. Igel edota toka jokoan nahiz mahai jolasetan, karta joko anitzetan lehiatu ziren Gipuzkoako beste eskualdeetatik, Deba bailaratik edota Goierri nahiz Tolosaldeatik gure artera bisitan etorritakoek. Herria ezagutzeko ere baliatu zuten eguna hainbat lagunek.

Goizean txapelketetan lehiatu, eguerdian Artzabal jatetxean bazkaldu eta bazkalostean, sariak banatu zituzten parte hartzaileen artean. Txapelketa anitzen amaierako partidak izanik, saritu taldea ere jendetsua izan zen, ondoko argazkian ikus dezakezuen moduan.

Harremanak zaindu, jubilatu elkarteak indarberritu eta parte hartzea sustatu, hortxe Gipuzkoako bilguneon elkartetik kolektiboa gogor kolpatu duen azken bi urteotako osasun krisialdi osterako dituzten erronkak. Beti ere aurrera begiratzea helburu izanda, aste honetako topaketan antolakuntzak nabarmendu duenez.