Txorien kantuak ezagutzeko aukera izan dute hainbat herritarrek

Erredakzioa 2022ko mai. 7a, 12:54

Txorien kantuak ezagutzeko asmotan marko teorikoa eta ibilaldia osatu dituzte hainbat herritarrek Mikel Olano basozainarekin batera. Hegaztien bizimoduak, soinuak eta bestelakoak ditu aztergai basozainak Aranzadirekin egiten ari den ikerketa lanean. Herritarrekin txoriei buruzko oinarrizko jakintza batzuk partekatu nahi izan ditu. 

Sutegin txorien kantuei eta ohiturei buruzko ezagutza nagusi batzuk hartu ondoren, Aranerrekan ibilaldia osatu dute txoriak zuzenean ikusi eta entzuteko. Hala, nola identifikatu eta basoan gehiago disfrutatzeko pauta batzuk zehaztu dituzte.