3. Dantzari Txiki Eguna

Gipuzkoako dantza zaletasuna plazaratu du Orbeldik antolaturiko jaialdiak

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 7a, 15:31

Dantzari gaztetxoen bilkura gaur Usurbilen. Goizean herrian barrena eginiko kalejira, frontoian amaitu dute Orbeldik antolaturiko jaialdian parte hartu duten taldeek eskainitako emanaldiarekin.

Kalejiran ibili ostean, dantzarako gogoa itzali ez are biziago eskaini dute frontoiko emanaldia, Orbeldik gaurko antolatu duen 3. Dantzari Txiki Egunean parte hartu duten taldeek. Usurbilgoez gain, Gipuzkoako beste lau dantza talde gonbidatu dituzte maiatzaren 7 honetako topaketara; Hernaniko Ttarla, Zarauzko Jalgi, Urnietako Egape eta Oiartzungo Haurtzaro.

Euskal dantza ezberdinen bueltan aritu dira frontoiko emanaldian. Hasi bezala amaitu dute topaketa, elkarri eskua emanda, denak batera dantzan eta frontoian bildutako txalo zaparrada eta irrintzi artean.