Koronabirusa

276,60ko intzidentzia hirugarren astez

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 9a, 12:28

Gorabeherarik ez; hirugarren astelehenez, koronabirusak intzidentzia bera, 276,60koa du Usurbilen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak orain astero egiten duen moduan, kaleratu berri ditu azken 7 egunotako datuak; 6 covid19 kasu berri hauteman dituzte udalerri honetan.

Duela bi aste baino 5 covid19 kasu gutxiago hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen, maiatzaren 2tik 8ra; 6 guztira. Murrizketa hau izan arren, azken hamabostaldiko 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziari eusten dio koronabirusak udalerri honetan; 276,60koari. Inguruko herrietan goranzko joera izaten ari den artean, gorabeherarik ez Usurbilen.

Datuokin orain arte, maiatzeko lehen zortzi egunetan beraz, 6 covid19 kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak. 39 izan ziren apirilean. Aurreko hilabeteetan baino nabarmen gutxiago; martxoan gutxienez 84 kasu zenbatu zituen Osasun Sailak. 113 izan ziren otsailean, 681 urtarrilean. 


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.
Martxoak 28: 3.
Martxoak 29: 3.
Martxoak 30: 4.
Martxoak 31: 3.
Apirilak 1: 1.
Apirilak 2: 0.
Apirilak 3: 1.
Apirilak 4: 2.
Apirilak 5: 2.
Apirilak 6: 1.
Apirilak 7: 2.
Apirilak 8: 0.
Apirilak 9: 1.
Apirilak 10: 0.
Apirilak 11: 6.
Apirilak 12: 1.
Apirilak 13: 2.
Apirilak 14: 1.
Apirilak 15: 1.
Apirilak 16: 0.
Apirilak 17: 0.
Apirilak 18: 1.
Apirilak 19: 2.
Apirilak 20: 1.
Apirilak 21: 0.
Apirilak 22: 2.
Apirilak 23: 0.
Apirilak 24: 0.
Apirilak 25: 4.
Apirilak 26: 4.
Apirilak 27: 2.
Apirilak 28: 0.
Apirilak 29: 1.
Apirilak 30: 0.
Maiatzak 1: 0.
Maiatzak 2: 1.
Maiatzak 3: 1.
Maiatzak 4: 0.
Maiatzak 5: 0.
Maiatzak 6: 4.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.

Intzidentzia gorantz Buruntzaldean
Intzidentziak gorantz egin du berriz Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 387,35etik 436,24ra azken astebetean. Eremu gorrian da. Azken astean, 64 kasu berri antzeman dituzte zonalde honeta, aurreko astean baino hamar gehiago. Beste hainbeste Buruntzaldean. Usurbilen ezik gainerako udalerri guztietan igo da intzidentzia; 565,05etik 780,30ra Andoainen; 240,93tik 311,79ra Astigarragan; 286,57tik 354,58ra Hernanin; 388,72tik 502,75era Lasarte-Orian; 210,63tik 405,06ra Urnietan:
-Andoain: 780,30 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,38. Azken 7 egunetan 75 kasu). 
-Astigarraga: 311,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 13 kasu). 
-Hernani: 354,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,24. Azken 7 egunetan 32 kasu). 
-Lasarte-Oria: 502,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15. Azken 7 egunetan 57 kasu).
-Urnieta: 405,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,92. Azken 7 egunetan 16 kasu). 
-Usurbil: 276,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 6 kasu).  

511,35eko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan berriz ere gorantz egin du koronabirusaren intzidentziak azken astean; 425,52tik 511,35era. Gorakada baita kasu berrien kopuruan: azken 7 egunotan 1.951 kasu berri zenbatu dituzte (1.725 apirilaren 25etik maiatzaren 1era). Gipuzkoako maparen kolorea aldatzen doa halere; eremu gorrian udalerri gehiago dituen arren (70, aurreko astean baino 1 gehiago), 4 ditu laranjan, 0 horian eta 14 berdean (aurreko asteko kopuru bera).

Azken 24 orduotan 405 kasu eta azken aste osoan 6.411 kasu (5.474 apirilaren 25etik maiatzaren 1era) detektatu dituzte EAE-n. Haietatik 3.815, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %15,5ekoa da (%19,2koa maiatzaren 1ean).  447,61etik 541,90era igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 11tik 8ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Zertxobait gehitu da berriz ospitaleratu kopurua; 317tik 324ra. Azken astean 21 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurreko astean baino 4 gehiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 6.715 (+48) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.06koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19