UEU-ren 50. udako ikastaroak

"EH2040: demografia, zaintza eta hizkuntza" hizpide aurtengo Jakin Jardunaldian

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 9a, 12:04

50. ediziora heldu diren UEU-ren udako ikastaroetan matrikulatzeko epea zabaldu dute gaur. Tartean, azken urteotan bezala, UEU-ren, Jakin-en eta Usurbilgo Udalaren lankidetzatik eratorritako Jakin Jardunaldian. "EH2040: demografia, zaintza eta hizkuntza" hartuko dute ahotan uztailaren 7an eta 8an Usurbilen.

UEU-ren udako ikastaroek mende erdia bete dute. Edizio berezia prestatu dute urtemuga honen bueltan. Uda parterako iragarri dituen ikastaro eskaintzan matrikulatzeko epea zabaldu dute astelehen honetan. Tartean, azken urteotan egin bezala, UEU-k, Jakin-ek eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolaturiko Jakin Jardunaldirako izen ematea. "EH2040: demografia, zaintza eta hizkuntza" izango dute hizpide uztailaren 7an eta 8an Usurbilen ospatuko diren saioetan.

"Demografia prospektibaren argitan, Euskal Herrian 2040an nolako izango den aztertu nahi dugu eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu", antolatzaileek diotenez. Besteak beste, Usurbilgo zaintza ekosistema egitasmoa aurkeztuko dute.

Edizio berezi honetan, "ahalik eta jende gehienak parte hartu dezan nahi dugu eta hori dela eta, ikastaro guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dute".

UEU-ren 50. UDAKO IKASTAROAK: JAKIN JARDUNALDIA
Egunak: uztailak 7,8.
Tokia: Artzabal.
Ordutegia: 9:00-17:00 artean uztailaren 7an, eta 9:00-13:00 artean uztailaren 8an.
Ordu kopurua: 12.
Matrikulazio epea: maiatzak 9-uztailak 1.
Prezioa: 10 euro.
Zehaztasunak: "Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? Zein den etorkizuna eta zer nolakoa izan dadin nahi dugun jakin behar dugu etorkizun dagoenari aurre hartzeko".
Helburuak: "Demografia prospektibaren argitan, Euskal Herrian 2040an nolako izango den aztertu nahi dugu eta, horren aurrean, lurralde oreka, hizkuntzaren biziberritzea eta ongizate politiken eta zaintza ereduen demokratizazioa erdiesteko zer aukera dugun eta nola egin hausnartu".
Informazio gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.

EGITARAUA
Uztailak 7, osteguna

08:45-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

 

09:00-09:30

Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Alkatea.
  • Kepa Sarasola, UEUko lehendakaria.
  • Lorea Agirre, Jakin-eko zuzendaria.
 

 

9:30-10:30

H2040: zer dio prospektibak?

  • Imanol Esnaola, Demografian aditua, Gaindegia-ko kidea.
 

10:30-11:00

Atsedenaldia.

 

11:00-11:45

Hitzaldia.

  • Marta Luxan, EHUko Soziologia irakaslea eta doktorea antropologian.
 

11:45-12:30

Hitzaldia.

  • Felix Arrieta, Soziologia irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Zaintza politiketan aditua.
 

12:30-13:15

Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.

 

13:30-15:00

Bazkaria.

 

15:00-15:45

Hitzaldia.

  • Jule Goikoetxea, Politologoa eta filosofoa. EHUko irakasle eta doktorea.
 

15:45-17:00

Usurbilgo Zaintza Ekosistema egitasmoa.

  • Erkuden Aldaz eta Maider Azurmendi, egitasmoaren bideratzaileak.
 

 

Uztailak 8, ostirala

9:30-10:15

Hitzaldia.

  • Gari Goikoetxea, Kazetaria. UEMAko teknikaria.
 

10:15-11:00

Hitzaldia.

  • Itsaso Olaizola, soziologoa.
 

11:00-11:30

Atsedenaldia.

 

11:30-12:15

Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.

 

12:30-13:00

Konklusioak eta sagardoarekin topa.