Kimu katuaren bila

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 12a, 08:47

Egunak dira ez dutela Oiardo Kiroldegi inguruan ikusten eta ihes egin duelakoan daude.

Azken egunotan anbulatorio ondoko panelean ikusiko zuen batek baino gehiagok albiste honi atxikitako argazkia; Kimu katuarena. Badira egun batzuk falta dela, ez dutela bere berririk zonalde horretan hain zuzen, Oiardo Kiroldegia eta osasun-etxea kokatuak dauden eremuan.

Katua agertzen ez dela ikusita, kartelean jasotako mezua NOAUA!ra helaraztea erabaki dute. "Kiroldegi eta anbulategi inguruan ibiltzen da. Norbaitek ikusi badu deitu dezala 647 086 753 telefono zenbakira. Eskerrik asko!". Hortxe eskaera.