Maiatzaren 26tik 28ra

Txalaparta Festaren bazkaritarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 12a, 11:33
Joxan Artzeren poemak biltzen dituen "Enborretik" antologiaren urte hasierako aurkezpeneko irudia.

Jexux Artze Kultur Elkarteak maiatzaren 26tik 28ra estreinakoz antolatu duen Txalaparta Festaren baitan izango den bazkaritarako txartelak salgai izango dira aurrez.

Udaberriko ekitaldien zikloa antolatu izan du azken urteotan Jexux Artze Kultur Elkarteak maiatzeko lehen hamabostaldian. Aurtengoan aldiz, zikloa Txalaparta Festan bilakatu dute estreinakoz, bi helbururekin; txalapartaren kultura plazaratzeko eta baita elkarteari izena ematen dion Jexux Artze bera omentzeko ere. Zendu zela 20 urte bete ziren hilabete hasieran.

Hitzaldia, tailerra, txalapartaz gozatzeko eta aritzeko aukera eskainiko du antolakuntzak maiatzeko azken asteburuan. Egitaraua garaiz dakarkigu lerrootara, bestelako ekintzen artean bazkari bat ere antolatu dutelako hilaren 28an Artzabalen. Txartelak 18 euroan salgai izango dira Artzabalen bertan eta Lizardin, maiatzaren 24ra arte.

1. TXALAPARTA FESTA
Maiatzak 26, osteguna
19:00 "Txalaparta eta txalapartariak" hitzaldia Sutegin.
Hizlaria: Juan Mari Beltran Argiñena. Euskal Musikaren Txokoa.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.

Maiatzak 27, ostirala
Zehaztasunak: txalaparta tailer didaktikoa, Udarregi Ikastolako ikasleekin.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.

Maiatzak 28, larunbata
11:45-14:00 Herri erromeria, Mikel Laboa plazan:
-Adar deia.
-Txalaparta ikasleen emanaldiak.
-Txalaparta irekia (txalaparta eta adarra jotzen ikasteko ikastaro azkarrak eta adar ugari jotzeko aukera).

14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak 18 euroan salgai Artzabalen eta Lizardin, maiatzaren 24ra arte.

18:00 Jexux Artzeri omenaldia Dema plazan (20. urteurrena).

18:45 Kontzertuak: Kimu Txalaparta eta Hutsun Txalaparta Taldea.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.