Gaurko umoreari buruzko solasaldia, ekainaren 9an

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 12a, 09:59

Ostegun honetarako, maiatzaren 12rako zegoen iragarria, baina ekainaren 9an izango dela ohartarazi dute. Ane Labaka bertsolaria eta Idoia Torregarai umoregilea batzekoak zituen solasaldia hilabete atzeratuko dela berri eman du antolakuntzak.

“Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik” solasaldia Ane Labaka bertsolariarekin eta Idoia Torregarai umoregilearekin gaurko, maiatzaren 12rako zegoen iragarria, baina antolakuntzak ohartarazi duenez, ekainaren 9ra atzeratu dute hitzordua. Ane Labakak ondutako “Algara mutilatuak” lana oinarri, umorea egiteko moduez eta haien ondorioez ariko dira, “ikuspegi feministaren optika argigarritik”, Usurbilgo Udalak hurrengo hilabete hasierarako iragarria duen ekitaldian. Hitzordurako izen-emateak zabalik jarraituko du, usurbilkultura.eus plataforman.


Solasaldia: "Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik"
Eguna: ekainak 9, osteguna.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Umorea ez da kontu hutsal bat, gizartetik sortzen den eta gizartea (bir)sortzeko gaitasuna duen praktika sozial indartsu bat baizik. Nork egiten du barre, nori buruz? Nori ukatzen zaio barrea, nori mutilatzen algara? Zer gordetzen da umorearen barru, gain, azpi eta ertzetan? Ane Labakak ondutako “Algara mutilatuak” lana oinarri, umorearen inguruan arituko dira Labaka bera eta Idoia Torregarai. Umorea egiteko erak eta haien ondorioak izango dituzte jopuntu, ikuspegi feministaren optika argigarritik".

Izen ematea: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.