"Itzulia Women", pilota, eskubaloi eta futbol partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 13a, 08:06

Kirol agenda betea abiatzear dugun astebururako; pilota partidak ostiral arratsalde honetan Usurbilgo frontoian, eskubaloi eta futbol partidak larunbat eta igandean. Maiatzaren 15ean gainera adi, N-634 errepidetik bitan igaroko baitira, gaurtik Itzulia lehiatzen ariko diren emakumezko txirrindulariak.

ITZULIA WOMEN
Ostiral honetatik, maiatzaren 13tik bidean izango da Itzulia Women emakumezkoen txirrindularitza proba. Hiru etapa izango ditu, azkenak, maiatzaren 15ekoak Donostia izango du abiapuntua eta helmuga. Etapa horretan bitan zeharkatuko dute txirrindulariek Usurbil. Goizeko 9:30ak inguruan Txikierditik N-634 errepidetik barrena Usurbil eta Aginaga igarotzen ikusiko ditugu eta geroago, Orio eta Aiako itzulia egin ostean, bueltan izango ditugu berriz. Hernanira bidean 10:40 aldera igaroko dira errepide beretik, Aginaga, Usurbil eta Txikierditik. Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, ordu tarte horietan ibilgailuen joan etorria eten egingo da, errepidea itxita egongo da.

PILOTA
Maiatzak 13, ostirala

18:30 Usurbilgo frontoian:
-Alebin 1. maila: 
Pagazpe (Manterola-Illarramendi)-Ataun 2

-Infantil 2. maila: 
Pagazpe (Jauregi- Indakoetxea)-Behar Zana 

-Infantil 1. maila:
Pagazpe (Alejo- Errasti)
Ilunpe 4


FUTBOLA
Maiatzak 14, larunbata

10:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil FT-Euskalduna SD.
15:30 Erregionalak: Usurbil FT-Asoleus CF
17:45 Preferente neskak: Usurbil FT-Dunboa Eguzki CD 

Maiatzak 15, igandea
Futbol Eskola 2011:
11:00-12:00 Ostadar-Beasain
12:00-13:00 Usurbil-Beasain


ESKUBALOIA
Maiatzak 14, larunbata
17:00 Senior mutilak, Gipuzkoako Kopa: 
Usurbil K.E-Urola Laztimendi
18:45 Jubenil mutilak, Gipuzkoako Kopako finalerdia: Usurbil K.E.- Zarautz