EROskopoa

Maiatzeko horoskopoa

Noaua Aldizkaria 2022ko maiatzaren 13a

Puntapaxeko sorginak maiatzerako egin dituen iragarpenak dituzue lerrootan.

ARIES
Udaberriko giroak odola aztoratzen dizu, eta hilabete honetan norbait interesgarria ezagutzeko aukera izango duzula diote izarrek.
Hileko aholkua: Hala ere, badaezpada ere desodorantea eman, laguntza guztia eskertzekoa izango duzu eta.

TAURUS
Urteek ez dute barkatzen eta dagoeneko gaztaroa atzean uzten ari zara.
Hileko aholkua: Nola dakidan? Zartagin berri bat eskatu duzulako opari gisa!

GEMINI
Azkenean Sagardo Eguna ospatu ahal izango duzu!
Hileko aholkua: Horrek ez du esan nahi frontoiko sagardo guztia edan behar duzunik, ados?

CANCER
Joseba Sarrionandia Usurbilera dator eta urduri zaude hainbeste miresten duzun idazlea bertatik bertara ikusiko duzulako.
Hileko aholkua: Baina gero ez lotsatu!

LEO
Gauza berriak ikasteko gogoa izango duzu datozen asteetan. Garai aproposa da beti atzeratu duzun hori egiteko.
Hileko aholkua: Azkenean txalaparta jotzen ikasiko duzu!

VIRGO
Zure burua gehiegi estutzen duzu, izan ere, inor ez da gai, beti indartsu egoteko.
Hileko gomendioa: Denok gara ausartak arrautza oliotan frijitu behar dugun arte!

LIBRA
Oraindik arraroa da pertsona batzuen aurpegi osoa ikustea.
Hileko aholkua: Maskarilla faltan botatzen duzu barre faltsuak ezkutatzeko, ezta?

SCORPIUS
Aspaldi honetan triste zabiltza. Planeten lerrokadurak dio garai alaiago batean sartuko zarela orain.
Hileko aholkua: Pozari aukera bat eman behar zaio!

SAGITARIUS
Dagoeneko bikini operazioarekin hasi dira matraka ematen.
Hileko aholkua: Hondartzara joateko soilik gauza pare bat behar dituzu: zure gorputza den bezalakoa eta bainu-jantzia. Eta nahiago baduzu, biluzik!

CAPRICORNIUS
Askotan ez ditugu gertu ditugun altxorrak estimatzen.
Hileko aholkua: Hilabete honetan Salbatore elizan eskainiko duten organo-kontzertua ezin duzu galdu.

AQUARIUS
Festa-giroa sumatzen hasi zara dagoeneko eta lanean hasi behar duzu prest egoteko.
Hileko aholkua: Hasi festetako buruhandietan ateratzeko entrenatzen!

PISCIS
Maiatza loreen hilabetea da eta bizipoza ematen dizute.
Hileko aholkua: Kontuz zer usaintzen duzun, erleren bat lanean egon daiteke barruan eta!