San Ixidro Eguna

San Ixidro egunean, janaria, edaria, musika eta herri kirolak nagusi

Erredakzioa 2022ko mai. 15a, 17:12

San Ixidro Eguna giro ezinhobearekin esnatu da eta hainbat eta hainbat herritar bildu dira Dema Plazan. Lumagorri oilaskoekin hamaiketako bikaina egin, eta trikitixa doinuekin prestatu dira aizkolariak ikusteko. Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola arduratu dira aizkolariak animatu eta giro ederra jartzeaz.