San Ixidro Eguna

San Ixidro Eguna iruditan

Erredakzioa 2022ko mai. 15a, 17:24

San Ixidro Egun borobila izan dute herriko baserritarrek. Lumagorri oilakoak jan, trikitixa entzun eta ondoren, bertsolari eta aizkolariez osatutako herri kirol ekitaldia ikusteko aukera izan dute ezin eguraldi apartagoarekin.

Arrilla anaiek hiru proba egin dituzte elkarren aurka. Jon Esnal gailendu da enbor txikiarekin eginiko bi probetan. 48 kolpe baino ez ditu behar izan lehen enborra zatitzeko, anaia Haritzek 56 behar izan dituen bitartean. Anaia txikia izan da onena denbora proban ere, enbor txikia mozten 1:17 behar izan baitu, anaia zaharrenak 1:30 behar izan duen bitartean. 

Hala ere, Haritzek indarrak ondo gordeta zituen enbor handia zatitzeko, 20 segunduko aldea baino gehiago atera baitio azkenean anaiari.