Kazkabar zaparrada handia, goizaldeko eklipsearen atarian

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 15a, 16:31

Azken egunotako giro beroaren ondotik, ekaitza lehertu da igande bazkalostean. Goizaldean ilargi eklipseaz gozatzeko aukera izango da.

Fenomeno atmosferiko ezberdinen artean doakigu igande hau. Goizeko giro sargoritik, bazkalosteko ekaitzera igaro gara. Bat-batean giroa hoztu eta ekaitz giroa etortzearekin batera, kazkabarra gogotik bota du.

Ez da gaurkoan zerura begiratzeko izango dugun aitzakia bakarra izango. Igande goizaldean, ilargi-eklipse osoa ikusteko aukera izango da. Goizaldeko 4:30etan hasiko da fase partziala. Eklipsea bere osotasunean 5:29 aldera. Une horretan, ilargia gorritua ageriko zaigu. 6:45 aldera amaituko da eklipsea, ilargia ezkutatuko den unean hain zuzen.