Energia berriztagarriei buruzko solasaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko maiatzaren 18a

"Berriztagarriak S.A: kapitalaren ereduaren analisia eta alternatibak" izeneko solasaldia antolatu du Anerreka ingurumen elkarteak asteazken honetarako Sutegin.

Jasanezinak diren proiektuei erantzun juridiko eta teknikoa ematen diharduen Sustrai Erakuntza fundazioko kide Pablo Lorentek energia berriztagarrien inguruko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, maiatzaren 18an, Sutegin, Anerreka ingurumen elkarteak antolaturiko hitzorduan.

HITZALDIA

Eguna: maiatzak 18, asteazkena.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Hitzaldia: "Berriztagarriak S.A: kapitalaren ereduaren analisia eta alternatibak"
Hizlaria: Pablo Lorente.
Zehaztasunak: "Gure gizartea bizi dugun planeta eta ingurumen krisiaz jabetu da. Berotegi-efektuko gasen isurketak murriztu behar dira, edo energia fosil zein nuklearrarekiko dugun menpekotasuna amaitu. Helburu horiek lortzeko ezin dugu trantsizio energetikoa oligopolio eta multinazionalen eskuetan utzi".
Oharra: hitzaldia gaztelaniaz eskainiko da.
Antolatzailea: Anerreka ingurumen elkartea.