Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
“Ilargiaren eragina landare, zuhaitz, erle eta fruitu arboletan. Egutegi dinamikoa” izeneko saioa antolatu du Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak maiatzaren 20an 15:30-18:30 artean Potxoenean, Xabier Akizurekin. Izen ematea 10 eurotan, aurrez usurbilkultura.eus edo alkartasuna.eus atarietan.
Sendabelarren eta joskintza tailerrak Santuenean
Santuenea Kultur Elkarteak bi tailer antolatu ditu: joskintzarena maiatzaren 20an, 17:00-19:00 artean Santuenea 12an Mari Carmen Orozekin. “Nork bere makina eraman behar du”, ohartarazi du antolakuntzak. Gune eta ordutegi berean baina hilaren 20an eta 27an sendabelarren tailerra eskainiko da. Tailerrotan izen emateko deitu 670 027 731 telefono zenbakira.
“Ipuinak sexu heziketaz blai”, atzeratua
Sutegi udal liburutegiak Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunearekin elkarlanean antolaturiko ikastaroa da. Maiatzaren 17an eta 24an saio bana iragarria zuten, 2-7 urte arteko haurren guraso eta laguntzaileentzat, 18:00etan liburutegian. Elena Jimenez sexologoak eta aipatu udal zerbitzuko arduradunak bideratzekoak zituen saiook ordea atzeratzea erabaki dute. Halere, tailer honetan lantzekoak ziren ipuinen bibliografia Sutegi udal liburutegian eskuragarri duzue.
Biodantza ikastaroa
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeentzat antolaturiko doako ikastaroaren saioak, asteartero, 15:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegian. 15 lagunentzako lekua dago. Izen ematea: 943 377 110/parekidetasuna1@usurbil.eus.
KzGunea
Maiatza amaierara arte, 16:00-20:00 artean zabalduko duten KzGuneko datozen ikastaroen berri hemen:
-Maiatzak 19-25, 16:00-18:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
-Maiatzak 26-27, 16:00-18:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.
-Maiatzak 30-31, 16:00-18:00 “Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin”.
-Ekainak 1-9, 9:00-11:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Ekainak 10-22, 9:00-11:00 "Google aplikazioak zure Smartphonean".
-Ekainak 23-24, 9:00-11:00 "Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean".
-Ekainak 27-28, 9:00-11:00 "Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak".
-Ekainak 29-30, 9:00-11:00 "Erosketa eta ordainketa segurua Interneten".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
kzgunea.eus