Emanaldi berritzaileei leku egitea xede duen Bertsozale Elkartearen “Bidaiak” egitasmoaren eta “atzerriko kantu inprobisatuekin duen elkarlan esperientzia gehituta”, “Improvisa un antiga poesia” izeneko ikuskizuna, Sardiniako kantu inprobisatua antolatu dute Udalarekin lankidetzan, hilaren 19an 19:00etan Sutegin. Sarrerak 5 eurotan, bertsosarrerak.eus atarian izango dituzue eskuragarri.
Sardinieraz eta euskaraz
“Besteak beste, Dionigi Bitti eta Giuseppe Porcu cantadori sardiniarrek eta Tenore Murales de Orgosolo taldeak eta Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariek hartuko dute parte”. Sardinieraz eta euskaraz ospatuko den emanaldi honetan, “Remundu Piras Sardiniako poesia lehiaketetako cantadore handienaren inguruan osatutako eta Paolo Pillonca kazetariak idatzitako omenaldi barregarria aurkeztuko dute”.
